Durango Kirolakek jakinarazten du gaur, irailak 15, 12:30etik aurrera, Landako II-ko igerilekuak berriro martxan egongo direla eta instalazioa normaltasunez erabili ahal izango dela.
Azken egunotan antzemandako gorabehera teknikoa konpondu ondoren, eta Osasun Sailaren aldeko txostena jaso eta instalazioaren funtzionamendu egokia egiaztatu ostean, igerilekuetako zerbitzua berriro abiaraziko da.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu egun hauetan erakutsitako jarrera baikorragatik, eta barkamena eskatzen dizuegu itxierak eragin ahal izan dizkizuen eragozpenengatik.
Gaur, 12:30etik aurrera, Landako II-ko igerilekuak zabalik.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik.
Durango Kirolak